Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geuzen

Parmako Margaritari handikien hitzarmena aurkeztu zioten aitonen seme flandestar eta neerlandarrei eman zitzaien izena (1566). Inkisizioaren kontrako eskakizuna zen; bertan, katolikoek eta protestanteek Herbeheretako probintzien askatasuna errespetatzea eskatzen zuten. Armentières-eko ikonoklasten istiluen ondoren (1566) bi taldeak banatu egin ziren. Gilen de la Marck-ek izen beraren pean itsaslapurrak bildu zituen. 1572an haiek egin zuten eraso handiak matxinada orokorra ekarri zuen.