Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geymonat, Ludovico

Italiar filosofoa (Turin, 1908 - Milan, 1991). Italian ezarri zen lehenbiziko zientziaren filosofiaren katedrako arduraduna izan zen, Milanen. Neopositibismoaren bidetik jo zuen lehenbizi –Il problema della conoszenca nel positivisimo (1931, Ezagutzaren arazoa positibisimoan), Ricerche filosofiche (1939, Ikerkuntza filosofikoa), eta neorrazionalismoarenetik gerora –Studi per un nuovo razionalismo (1945, Arrazionalismo berri baten ikerketa), Il pensiero scientifico (Pentsaera zientifikoa, 1954), Storia del pensiero filosofico e scientifico (1970-1976, Pentsaera filosofiko eta zientifikoaren historia). Buru-belarri borrokatu zen faxismoaren aurka –alderdi komunistako kide izan zen–, eta ikuspegi historiko-sozialetik aztertu zuen zientziaren bilakaera, marxismoaren ikuspuntutik betiere.