Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gesal

iz. Itsas ura, eta ur hori lurruntzean gelditzen den gatz hondarra. ik kresal. Gesal-belarra: itsas urak bustitzen duen lurrean hazten dena. || (izond.). Zabaldi gesaletan: gesala dagoen zabaldietan. || Ur erabat gazia, bertan janariak ezarriz kontserbak egiteko erabiltzen dena. ik. gatzun. || Urtzen ari den elurra. ik. baltsa. || Haragiari, zauri bati edo, darion ur edo gazur modukoa. v Miner. Potasio nitratoa, KNO3. Kolorez zuri-grisa da, eta beirak bezalako distira du. Lurralde hareatsuetan izaten da. Erregaiekin nahastean lehertzeko tasuna du. Nitro ere esaten zaio.