gerundio
iz. Hizkl. Latinez, aditz forma bat, infinitiboaren deklinabidea (cantandi, cantandum, cantando). || Frantsesez, ant-ez amaitzen den aditz forma, gehienetan aurretik en daramana, eta egoera, modua, arrazoia… adierazten duena (chantant, disant…). || Gaztelaniaz, aditz forma inpertsonala, -ando edo-iendo atzizkiaz amaitzen dena, eta denbora mugatuan gertatzen den ekintza adierazteko erabiltzen dena (cantando, diciendo…).