gero
adlag. Oraina igaro ondoan; adierazten dena igaro ondoan. ◊ (iz.) Zeren gero haren ondoan desiratuko duzu beste gero luzeago bat. ◊ Etorkizuna. ◊ Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartzen edo azpimarratzen duen hitza. || Eta gero. Bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren. Bilera eta gero* e. bileraren ondoren. || -(e)z gero. Adierazten dena gertatu edo egin eta gero; adierazten dena horrela gertatzen edo egiten delarik, edo horrela gertatzen edo egiten bada. || Geroago. Aita etorri zen aurrena, ama geroago. || Geroagoko. Geroagoko denboretan. || Gero eta …-ago. Gero eta hitz mingarriagoak esango dira. || Geroago eta …-ago. Gero eta …-ago. || Geroko. izlag. Geroko bizitza. ◊ adlag. Egitekoak geroko utzi. || Gerora. adlag. Gero, geroago. || Gerorako. Gerorako asmoak. || Geroztik(ak)o izlag. Ez da geroztikako berririk.