Geofroy Saint-Hilaire, Etienne
Frantses naturalista (Étampes, 1772 - Paris, 1844). Jardin des Plantes-eko irakasle izan zen (1793) eta han zoologia bilduma bat egin zuen. Napoleonekin joan zen Egiptora (1798-1801) eta Kairoko Institutua sortu zuen. Haren lan guztiek funtsezko ideia bat dute oinarrian, eraketa organikoaren batasuna. Hala, teoria horri jarraituz, ornodun guztien hezurdurak badituztela berdintasunak ikusi zuen. Orobat, enbriologiaren aitzindari eta teratologia esperimentalaren sortzailea izan zen. Haren ustez ingurunearen eraginak hartara eramanda agertzen dira animalia eta landare motetan aldaerak. Bilakaeraren teoriaren aitzindaria izan zen.
- geodinamika
- geofagia
- geofilomorfo
- geofisika
- geofono
- Geofroy Saint-Hilaire, Etienne
- Geofroy
- geografia
- geografiko
- geografo
- geokimika