geofono
iz. Geol. Lurrikaren edo gizonak eragindako eztanden ondorioz lurpean hedatzen diren dardarak eta hots-uhinak atzematen eta bulkada elektriko neurgarri bihurtzen dituen tresna. Tresna honen barruan masa bat izaten da malguki sistema batetik zintzilik; lurrikarek sortutako uhinek masa dardarazten dutenean bulkada elektriko bihurtzen ditu uhinok. Petrolio putzurik eta meategirik ba ote den atzemateko erabiltzen da batez ere.