gemazio
iz. Biol. Izaki biziek sexugabe ugaltzeko duten modua; gorputzari kozkor edo begi bat sortu ohi zaio eta beste organismo berri bat jaiotzen da hortik. Begia edo gema gorputz nagusitik bereizi egiten da zenbaitetan; beste batzuetan, berriz, loturik irauten du. Landare hazidunak, adibidez, gemazioz ugaltzen dira; lehenbizi gema edo begi txiki bat ernatzen zaie eta hortik sortzen zaie gero adar, hosto edo lore berri bat. Kolonietan bilduta bizi diren animalia gehienak ere gemazioz ugaltzen dira (zelentereoak, koralak, belakiak, briozooak, etab.).