Gellert, Christian Fürchtegott
Alemaniar idazlea (Gräfenhainichen, 1715 - Leipzig, 1769). Leipzigen egin zituen ikasketak, eta bertan irakatsi zituen poesia, hizketa artea eta morala. Bere garaiko idazlerik ospetsuenetakoa izan zen, eta “Praeceptor Germaniae” titulua eman zioten; Melanchton-en ondoren bera izan zen bigarrena. Bere Fabeln und Erzählungen (1746-1748, Alegiak eta elezaharrak) morala aztertzen zuen liburua izan zen XVIII. mendean gehien irakurri zena. Die zärtliche Schwester (1747, Ahizpa samurra) eta Geistliche Oden und Lieder (1757, Oda eta kanta izpiritualak) liburuek, berriz, ez zuten azpimarratzeko moduko eraginik izan.
- Gelsenkirchen
- geltoki
- geltze
- gelukpa
- Gellao
- Gellert, Christian Fürchtegott
- Gellhorn, Martha
- Gell-Mann, Murray
- gema
- Gemara
- Gemayel, Amin