Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaztelu

iz. Harresiez, murru gotorrez, dorrez eta abarrez babestu eta sendotutako eraikuntza edo eraikuntza multzoa. v Erdi Aroan, Europako gizarte feudalean ugari ziren gazteluak; erregearen edo jauntxoaren bizileku izaten ziren eta gainalde irisgaitzetan egon ohi ziren. Gazteluak harresi bat edo gehiago izaten zituen inguruan, babeserako zenbait dorre, ate nagusia, sarrerara heltzeko zubi altxagarria, patioa erdian eta barrundegiak patioaren inguruan, eta jabearen bizileku izaten zen dorre edo egoitza nagusia. Leihoak gezi leihoak izaten ziren maiz, argi gutxi sartzen uzten zutenak baina babeserako aproposak zirenak.