Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaztelugatxe

Bermeoko udalerrian dagoen uhartea, Bakioko badiaren ipar-ekialdean. Bi arku dituen zubi batek elkartzen du uhartea lehorrarekin. X. mendean eraiki zen bertan gaztelu antzeko eraikuntza bat. Ermita bat egin zen XIX. mendean, 1886. urtean eraberritu zena. 300 mailako eskailera erpin batek egiten dio sarrera gazteluari.