Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaztelu

Gipuzkoako udalerria (Goierri eskualdea). 1997ko datuen arabera, 141 biztanle, ia denak euskaldunak. 1965etik 1994a arte Leabururekin batera Leaburu-Gaztelu udalerria osatu zuen. Udalerri independenteak dira orduz geroztik Gaztelu eta Leaburu-Txarama.