Gaubeka Duo, Bitor
(«Gautarbi», «Bitxor», «Etxekua», «Garaitz» deitua) Bizkaitar idazlea eta inprimagilea (Bermeo, 1894 - Bermeo, 1979). Katalunian egin zituen ikasketak. Euskal inprimagile garrantzitsuenetakoa izan zen 1936. urtea arte. Historiako obrak idatzi zituen: Matxitxako, Bermeo´ko lenengo elizea eta Domenigus eta Albonika. Euzkadi, Euzko Deya, Ereintza, Busturiko Kistar Ikastia eta Euzkerea agerkarietan plazaratu zituen bere lan aipagarrienak.