Gaudí i Cornet, Antonio
Kataluniar arkitektoa (Riudoms, Reus, 1852 - Bartzelona, 1926). Art nouveau edo modernismo delako joeretan eragin handia izan zuen. Bartzelonan egin zituen ikasketak, eta bertan egin zituen lan gehienak. Gotikoaren eta herri tradizioaren miresle izan ziren “Kataluniako Pizkundea” taldeko intelektualekin eta artistekin bat egin zuen. Arkitektura neoklasikoaren arau akademikoak baztertu eta Erdi Aroko arte bizantziarra, musulmana, mudejarra eta gotikoa askatasun handiz erabili zituen, estilo bereziaz. Casa Vicens (1878-1880), Astorgako apezpikutegia (1887-1897) eta batez ere Güell jauregian ekaien eta egituren batasuna bilatu zuen. Fantasiazko apaingarriak erabili zituen (Finca Güell-eko burdin hesia). Eskulanaren aldekoa zen, eta osagairik txikiena ere lantzen zuen (zurgintza, eskultura, arotzeria), eta simetria baztertu ohi zuen. Izadiak eskaintzen zizkion baliapideak erabiltzen zituen (arbolak, txirlak, uhinak…), eta apainketa ere egituraren barnean sartzen zuen. Zutabe zeiharra, arku parabolikoa eta zutabe helikoidalak erabili zituen Santa Teresa de Jesus ikastetxea egiteko. Battló etxea (1905-1907) eta ondoren Milá etxea obretako osagarri gehienek itxura oker eta mugikorra dute: masek moldatuta daudela dirudite, erliebea eta indar plastikoa dute (balkoiak, tximiniak, burdineria). Güell parkean (1900-1914) garrantzi berezia ematen dio espazioari. Familia Santua (1883an hasia) da Gaudíren obra nagusia; hasierako inspirazio neogotikoaren eraldaketa sumatzen da bertan, eta zutabe zehiarrak, dorre garai zulatuak, eskultura ugaria eta sinbolikoa, guztia askatasun handiz erabiltzen du. Eliza bukatu gabe dago oraindik.
- Gaubeako hermandadea
- gaubeila
- gaubeilatu, gaubeila, gaubeilatzen
- gaubeilatze
- Gaubeka Duo, Bitor
- Gaudí i Cornet, Antonio
- gaudi
- gaudimen
- Gaudin, Henri
- gauenara
- gauerdi