Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garona

Frantziako hegoaldeko ibaia, Akitaniako arroa eratzen duena. 575 km; 650 km Gironda ibaiarekin batera egiten dituenak kontuan hartuta. La Maladetta mendian jaiotzen da, Espainiako Erdialdeko Pirinioetan; Arango ibarretik igarotzen da, bi adarretan (Garona de Ruda eta Garona de Joeu) eta 48 km egin ondoren sartzen da Frantzian. Tolosatik aurrera eratzen du Akitaniako arroa. Agendik eta Bordeletik igarotzen da gero; Dordoina ibaiarekin batera Girondako estuarioa eratzen du, eta Atlantikoan isurtzen du bere ura. Salat, Ariège, Tarn eta Lot ibaiak dira Garonneren eskuinealdeko adarrak eta Save, Arrats, Gers eta Baïse ezkerraldekoak.