Garra de Salagoity, Jacques
Nafarroa Behereko zientzialaria (Heleta, 1736 - Donibane Lohizune, 1808). 1762. urtean apaiztu zen. Matematika ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan eta hidrografiako irakasle izan zen Baionan eta Donibane Lohizunen. Hidrologia Institutu bat sortu zuen Donibane Lohizunen. Harena da Éléments de la science du navigateur obra (1781, Itsasketa jakintzaren oinarriak).