Garía de Galdeano, Zoel
Nafar matematikaria (Iruñea, 1846 - Iruñea, 1924). Letretako eta zientzia zehatzetako ikasketak egin zituen. Zaragozako unibertsitateko katedraduna izan zen geometria orokor eta analitikoan; El Progreso Matemático Espainiako lehen matematika aldizkaria sortu zuen 1891. urtean. Lan ugari argitaratu zituen matematiken inguruan.