Gargantua
Rabelais idazlearen Vie inestimable du grand Gargantua liburuko (1534) pertsonaia nagusia, erraldoia. Liburuak, Erdi Aroko irakaskuntzaren kontra, pedagogia berri bat aldezten du, gorputzari, ahalmenei eta izpirituari lehentasuna ematen diona. Bere garaiko konkistako gerrak kritikatzen ditu obra horretan, antzinako maisuengan eta ebanjelioetan oinarri harturik.