Gargallo, Pablo
Espainiar eskultorea (Maella, Aragoi, 1881 - Reus, 1934). Bartzelonan lehen ikasketak Vallmitjanarekin egin ondoren Parisa joan zen; kubismoak, Picassok batez ere, eragin handia izan zuen Gargalloren obran. 1912. urtean burdina eta bestelako metalak lantzen hasi zen. 1925ean Parisen hartu zuen bizitokia, eta estilo berri bat landu zuen, espazioari lehentasuna ematen ziona, masaren gainetik. Abstrakziora joz, hutsuneak eta azalera okerrak erabili zituen materiaren pisua arintzeko. Hala, emaitza bikainak lortu zituen, eta bitartean, bolumen handiko irudiak ere landu zituen. Monumentuak, hilobiak eta irudi askeak ere egin zituen. Igarlea da haren lan guztietan ezagunena.