Gard
Frantziako departamendua, Rhône eta Cévennes artean dagoena. 5.848 km2. Antzinako Languedoc-eko probintziako hegoaldea hartzen du. Ardèche, Cèze, Gardon, Vidourle eta Hérault ibaiak eta lurraldeari izena ematen dion Gard ibaia igarotzen dira departamendutik. Nekazaritza da nagusi, mahastia batez ere, eta ikatz, burdin, antimonio, zilar eta berun meategiak ditu. Nimes da hiriburua.