Garcilaso de la Vega
(“El Inca” deitua). Peruko historialaria (Cuzco, 1539 - Kordoba, 1616). Gurasoak izan zituen Sebastián Garcilaso de la Vega, Peruko konkistatzailea, eta Atahualpa inkaren lehengusu bat. 21 urte zituela Espainiara joan eta bertan bizi izan zen hil arte. Comentarios reales (1609) lana idatzi zuen; inken jatorriaz eta haien inperioaz berri ugari jaso zituen bertan, eta Espainiako gobernuak legez kanpo utzi zuen obra hori. 1616an argitaratu zen haren bigarren liburua, Historia general del Perú. Bere lanak eleberri historikoaren eta eleberri moldeko biografiaren aitzindaritzat hartu dira.