García-Ochoa Ibáñez, Luis
Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1920). Madrilen hartu zuen bizilekua 1928. urtean. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretan, Parisen eta Italian egin zituen margolaritza ikasketak. Akuarelan eta olio pinturan nabarmendu da batez ere. Obra nagusiak: Figuras, La pareja, Bodegón, Puerto, Impresión, Ciudad, Medina de las Torres, Jardín botánico, Calles y jardines, Tejados eta Sierra de Guadarrama.