García de Cortázar, José Angel
Bizkaitar historialaria (Bilbo, 1939). Historia ikasketak egin zituen Valladoliden. Salamanca eta Santiago Konpostelakoan ikasle izan ondoren, Kantrabriako unibertsitatera joan zen. 1978az geroztik, Erdi Aroko historiaren katedraduna da Santandergo Unibertsitatean. Erdi Aroko gizarte eta ekonomia aztertu du nagusiki bere lanetan. Obra nagusiak: Vizcaya en el siglo XV. Aspectos económicos y sociales (1966), Las Cruzadas (1966), El dominio del monasterio de San Millán de la Cogolla (siglos X a XIII) (1969), El Señorío de Vizcaya hasta el siglo XVI (1978) eta Introducción a la historia medieval de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya en sus textos (1979). Argitaratu dituen azken lanen artean aipagarria da La época del gótico en la cultura española (1994).