Garat Gouteyron, Pierre Jean
(“Frantziako Orfeo” deitua) Lapurdiko opera abeslari eta musikagile ospetsua (Bordele, 1762 - Paris, 1823). Dominique Garaten semea. Baionan eta Parisen egin zituen musikako ikasketak. Frantziako iraultzaren garaian espetxeratu zuten eta Izuaren aroan Paristik kanpora egon zen. Konbentzioa aginpidera iritsitakoan Pariseko Musika Eskolako irakasle izendatu zuten. Kontzertu ugari eskaini zuen Holandan, Ingalaterran, Alemanian, Espainian eta Frantzian. v Isidoro Fagoaga kantari nafarrak Pedro Garat, el Orfeo de Francia (1948, Yon Etxaidek euskaratua) biografia lana idatzi zuen.