Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sopuerta

Bizkaiko mendebaleko udalerria (Enkarterri). Mugak: iparraldean Muskiz eta Abanto, ekialdean Galdames, mendebalean Turtzioz eta hegoaldean Artzentales eta Zalla. Garaiera, 86 m. 42,94 km2. 1997ko datuen arabera, 2.271 biztanle ditu (sopuertarrak). Hizkuntza banaketa, 1996an: 240 euskaldun, 422 ia euskaldun eta 1.579 erdaldun. Auzo nagusiak: Mercadillo (herriburua), Alen, Urrestieta, Bezi, El Arenao, El Castaño, Jarralta, Olabarrieta, Las Muñecas, Las Rivas, Llano, Rojadillo-Boluaga eta San Martin de Carral. Mercadillo erreka igarotzen da udalerritik. Euskara eta gaztelania izan dira Enkarterri eskualdeko hizkuntzak, gaztelania oso azkar nagusitu zen arren. Hizkuntza banaketa, 1996an: 240 euskaldun, 422 ia euskaldun eta 1.579 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza (bazkarako landareak, behiak; langileen % 23) eta industria (mea ustiapenak, altzairugintza, zurgintza; langileen % 45) dira. Sopuertan dago Avellanedako Biltzarretxea. v Historia. XII. edo XIII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sopuertako herria. Ahaide nagusien arteko gudu ugari gertatu zen Sopuertan eta inguruetan. 1740. urtean Sopuerta Bizkaiko Jaurerritik bereizi eta bere aldetik jo zuen, eta Jaurerriari lotu zitzaion berriro ere hirurogei urte geroago.