Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garaioa

Nafarroako Pirinio aldeko udalerria (Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean Hiriberri, ekialdean Abaurrepea, mendebalean Aribe, Garralda eta Orotz-Betelu eta hegoaldean Artzibar. Garaiera, 777 m. 21,22 km2. 1999ko datuen arabera, 134 biztanle ditu (garaioarrak). Euskara, behe-nafarrera. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (patata, garia, garagarra), abere hazkuntzan (behiak) eta baso ustiapenean oinarritzen da. Aipagarria da San Andres eliza erromaniko-gotikoa. Garaioako etxe bat ez beste guztiak suntsiturik gelditu ziren Konbentzioko Gerraren garaian.