garaipen
iz. Garaitzea; gerra, borroka, lehiaketa… batean, etsaiari edo aurkariari buruz hartzen den nagusitasuna. v Garaipen arkua. Gutxienez arku bat duen eraikuntza, pertsona ospetsu baten omenez edo garaipen militarren bat ospatzeko eraikia. Garaipen arku gehienak Erromatar Inperioaren garaikoak dira (K.a. 27-K.o. 476), eta K.a. IV. mendean adibidez 36 garaipen arku zituzten eginak. Antzinako Erromako zenbait garaipen arkuk zutik iraun dute, hala nola: Titoren arkuak, Septimo Severorenak eta Konstantinorenak.