Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ganbara

Gipuzkoar musika taldea. 1982an grabatu zuten lehen diskoa, Behin batean izenburuarekin. Banan-banan (1985) izan zen taldearen bigarren lana. Disko horretan Maria Eugenia Etxeberriak, Josean Martin Zarkok, Juan Ezeizak, Josetxo Fernandez de Ortegak, Eduardo Salvadorrek eta Anjel Unzuk hartu zuten parte. Bestelako laguntzarik ere izan zuten, Olatz Zugasti eta Iñaki Salvadorrena adibidez. Hiru urte geroago, 1988aren hasieran, hirugarren lana kaleratu zuten, Harat honat, eta 1990ean Ganbaratik plazaratu zuen talde donostiarrak. Maria Eugenia Etxeberriak taldea utzi ondoren, Garbiñe Benítezek hartu zuen haren lekua. Kideen artean aldaketa asko gertatu bazen ere, taldeak lanean segitu zuen, erregulartasun handiz gainera, eta bi urte geroago, 1992an, bosgarren diskoa atera zuten: Buhamien balleta. Azken diskoa 1997an kaleratu zuten, Itsas zabalean izenarekin. Egun, lehenbiziko taldekideetatik, Josean Martin Zarco da jarraitzen duen bakarra.