Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ganbera

iz. Ipar. Logela. || Admin. Diputatuen ganbera: legeak egiten dituen biltzarra. Merkataritza ganbera. Ganbera musika. Ganbera. Zuz. Ekonomia alorrean talde jakin batzuen interesen alde egiten duen erakundea edo elkartea. Merkataritza ganbera. v Zuz. eta Pol. Legeak egiteko edo horiek onartzeko ardura duen biltzarra. v Parlamentuak eratu ahala bi ganbera edo legebiltzar mota sortu ziren Europako herrialde batzuetan: Behe Ganbera eta Goi Ganbera. Behe Ganberak herriko ordezkariak biltzen zituen, burgesak batez ere; Goi Ganbera, berriz, aitonen semeena zen, nobleena alegia. Hasieran Goi Ganberako kide izateko aitonen semea izan behar zen nahitaez; aldiz, Behe Ganberako kideak herritarrek hautatzen zituzten bozketaz. Iraultza burgesek Behe Ganberak indartu zituzten eta Goi Ganberak indargabetu edo desegin. Hala, demokrazia sendotu ahala, Behe Ganbera, hots, herritarrek hautatzen dutena, egin zen legegile; aldiz, Goi Ganberak indarra galdu zuen eta gaur egun legeak onartu baino ez ditu egiten. Estatu guztiek ez dituzte bi ganbera, hala ere; Frantzian, adibidez, ganbera bakarra dago, Assembleé Nationale. Espainian, berriz, bi daude; legeak egiteko ardura duen Diputatuen Kongresua edo Behe Ganbera eta legeak onartzeko ardura duen Senatua edo Goi Ganbera. Erresuma Batuan Komunen Ganbera (Behe Ganbera) da legegilea eta Lord-en Ganberak (Goi Ganbera) protokolo eta ohorezko eginkizuna baino ez du betetzen gaur egun. v Hist. Erdi Aroan erregearen administrazioko kontseilua edo erakundea. Garrantzi handia izan zuten bere garaian Gaztelako Ganbera eta Nafarroako Kontu Ganbera delakoek, erreinuko haziendaz eta zergaz arduratzen zen erakundeak.