Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gamue-Zohazti

Nafarroa Behereko iparraldeko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Gabadi eta Arboti-Zohota, ekialdean Arboti-Zohota, mendebalean Gabadi eta Amenduze-Unaso, eta hegoaldean Aiziritze eta Arberatze-Zilhekoa. Garaiera, 85 m. 10,08 km2 eta 168 biztanle (gamuarrak; zohaztiarrak). Gamue eta Zohaztiko herriguneek osatzen dute udalerria. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 97. Biduze ibaia igarotzen da udalerriaren iparraldetik, Gabadiko herriarekin muga eginez. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia; laborantza (garia, garagarra, artoa, barazkiak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak). v Historia. Gamue eta Zohazti herriek 1836. urtean egin zuten bat udalerria osatzeko. Zohazti 1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz.