gameto
iz. Biol. Arren eta emeen sexu zelula, kromosoma multzoetako bat edo organismo berria osatzeko behar den gai genetikoaren erdia dutenak (haploidea). Ernaltze garaian, gameto arrak eta emeak elkartu egiten dira, eta kromosoma pareak dituen zigotoa (diploidea) osatzen dute. Animalien, alga eta onddo batzuen eta goi mailako landareen gametoak heterogamia era garatuak dituzte, eta gametoetako bat txikia eta mugikorra da (esperma) eta bestea handia eta geldoa (obulua).