galena
iz. Kim. Berun sulfuroa (PbS). Galenak askotan zilar sulfuroa ere izaten du nahasirik. Kristaltzean kubo itxurako kristalak eratzen ditu. Grisa edo berunaren kolorekoa da, distiratsua, eta kristal isometrikoak eratzen ditu. Izadian aurkitzen den erdieroalea da, inolako pilarik gabe funtzionatzeko gai dena. Oso erabilia izan zen hodi elektronikoak asmatu aurretik igorpen erradioelektrikoak atzemateko. v Galena irratia. Igorpen erradioelektrikoak atzemateko gai gisa galena erabiltzen duena. Irratiaren historiaren hasieran, eta hodi erradioelektrikoak eta trntsistoreak asmatu arte oso erabilia izan zen.