Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gajdusek, Daniel Carleton

Estatu Batuetako sendagile eta biofisikaria (Yonkers, New York, 1923 - Tromso, Norvegia, 2008). Rochesterren egin zituen fisikako ikasketak eta Harvarden medikuntzakoak. 1958. urteaz geroztik Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaleko kidea izan zen, besteak beste. 1976. urtean Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Baruch Samuel Blumberg zientzialariarekin batera, eritasun kutsakorren sorrerari eta kutsatzeari buruz egindako ikerlanengatik. Ginea Berriko biztanleetan agertzen den eta nerbio sistema zentralari eragiten dion kuru izeneko eritasun kutsakorrari buruz hark egindako azterketetatik ateratako ondorioei esker, hipotesi berri ugari sortu ziren eritasun neurologiko kronikoei buruz. Era berean, esklerosiari eta Parkinsonen eritasunari buruzko ikerketak ere egin zituen Gajdusekek.