Javako estatu gizona, Madjapahit-eko Jayanagara erregearen (1331-1364) eta Hayam Wuruk erregearen ministroa (1350-1389) izan zen. Indonesiako uharte guztiak batzea zuen helburu, eta bera ministro zen garaian lortu zuen Javak Indonesiako gainerako uharteen gaineko nagusitasuna.