Gaj, Ljudevit
Kroaziako idazlea eta politikaria (Kaprina, 1809 - Zagreb, 1872). Bera izan zen Kroaziako politika eta kultura suspertu zituen iliriar mugimenduaren sortzaileetako bat. Literatura hizkuntza sortzeko ahaleginak egin zituen, latinaren alfabetoaren ortografia oinarri hartuta. Berak sortu zuen egunkariari esker, Dalmazian, Serbian eta Eslavonian mintzo zen dialektoa hedatu zuen, eta Zagreb-ekoa bazterrera utzi zuen.