Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gable, Clark

Estatu Batuetako antzezlea (Cadiz, Ohio, 1901 - Hollywood, 1960). Xarma eta indar handiko gizona zen, eta Estatu Batuetako zinemako aktorerik famatuenetako bat. Mota askotako filmetan hartu zuen parte, baina Metro-Goldwyn-Mayer estudioentzat egindakoekin lortu zuen ospe gehiena. Spencer Tracyrekin batera Ameriketako gizonaren eredua izan zen. Gone with the wind (Haizeak eramana) da Gableren film nagusia. Haren beste lan aipagarri batzuk: Saratoga, Mogambo, etab.