Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabiria

Gipuzkoako erdialdeko udalerria (Goierri eskualdea). Mugak: iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, ekialdean Itsaso eta Ormaiztegi, mendebalean Legazpi eta hegoaldean Mutiloa. Garaiera 414 m. 4,9 km2. 1997ko datuen arabera, 432 biztanle, ia denak euskaldunak (gabiriarrak). Bertan du sorburua Eztanda errekak. Euskara, gipuzkera; euskaldunak, % 98. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, langile asko inguruko herrietako industrietan ari diren arren. Aipagarria da Erdi Aroko Andre Mariaren Jasokunde eliza (Alkaingo ama), XVII. mendean eraberritua. v Historia. Gabiria Iruñeko Artzapezpikutegiko Errenta Liburuan aipatzen da lehen aldiz (1350. urtea baino lehen), Santa Maria de Alkain izenaz. 1661. urtean jaso zuen hiri-gutuna Filipe IV.a Espainiako erregearen eskutik.