Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabiola Lazpita, Bernardo

Bizkaitar organo irakasle eta musikagilea (Berriz, 1880 - Madril, 1944). Madrilen eta Bruselan egin zituen musikako ikasketak. Orfeón Durangués deituriko abestaldea sortu zuen 1918. urtean. Sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar ondu zituen obrei esker; Humorística (1908), Errondarijak (1909) eta Himno al árbol dira ezagunenak. Madrilgo Kontserbatorioko organo katedra lortu zuen 1912. urtean.