Futabatei Shimei
(Hasegawa Tatsunosuke deitua) Japoniar literatura kritikaria (Tokio, 1864 - Bengalako badia, 1909). Errusiar literatura landu zuen. Turgenieven eta Gogolen zenbait liburu japonierara itzuli zituen eta bi eleberri argitaratu zituen: Ukigumo (Hodeiak noraezean, 1887-1889, bukatu gabea), eta Heibon (Erdipurdikeria, 1907). Hura izan zen Tokioko dialektoa literaturan sartu zuen lehena.
- Fust, Johann
- fuste
- Fuster, Joan
- Fuster, Valentín
- Fustiñana
- Futabatei Shimei
- futbol
- futbolari
- futurismo
- futurologia
- futxo