Füssli, Johann Heinrich Fuessli
(Ing. Henry Fuseli) Suitzar margolari, diseinatzaile, grabatzaile eta idazlea (Zurich, 1741 - Londres, 1825). Teologia ikasketak egin ondoren, Berlina eta ondoren Londresa ihes egin behar izan zuen, agiri politiko bat idatzi zuelako. Erroman bizi izan zen urteetan (1770-1778), Michelangeloren lanak miretsi zituen. Gero berriro Londresa itzuli zen. Shakespeare, Milton, Goethe eta beste idazleren lanetatik eta kondairatik hartutako gaiak pintatu zituen bere irudietan. Bera izan zen erromantizismo aurreko margolari nagusietakoa.
- fusil
- fusilarazi, fusilaraz, fusilarazten
- fusilatu, fusila, fusilatzen
- fusilatze
- fusio
- Füssli, Johann Heinrich Fuessli
- Fust, Johann
- fuste
- Fuster, Joan
- Fuster, Valentín
- Fustińana