Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fusio

ik. urtze.  v  Fusio nuklearra. Karga positiboa duten hidrogenozko bi nukleo bat eginez heliozko nukleo astunago bat eratzeko erreakzioa; erreakzio horretan energia asko askatzen da. Karga positiboek elkarren artean duten aldarapen indartsua gainditzeko milioika gradutako tenperatura behar da. Prozesu hori Eguzkian berez gertatzen da, eta horixe da eguzki energiaren iturria. Kontrolik gabeko fusio nuklearra hidrogenozko bonban lortu da, eta erreakzioa abiatzeko behar den tenperatura garaia fisio erreakzioak askatzen duen energiatik ateretzen da. Gaur egun zientzialariak ikerketa sakonak egiten ari dira fusio kontrolatua lortzeko; horretarako hidrogenoaren bi isotopo erabiltzen dituzte: deuterioa (D12) eta tritioa (T13). Erreakzioa era honetara gertatzen da:  
   D12 + T13 + e ® He24 + 9n01            + 17 MeV      
Behar den energiak (e) 44.000.000° C-tako tenperatura eskatzen du. Energia iturri gisa fusioak bi abantaila ditu fisioarentzat: 1) fusioa gertatzeko behar diren lehengaiak oso erraz lor daitezke, eta ez dira uranioa bezain garestiak eta urriak. 2) Fusioak ez du sortzen iraupen luzea duen isotopo erradioaktiborik.