Alemaniar botanikoa eta medikua (Wemding, Bavaria, 1501 - Tübingen, 1566). Botanikako liburu ugari idatzi zuen (Landareen historiari buruzko oharkizunak, 1546, etab.). Plumier-ek “fuksia” izena eman zion lore mota bati haren ohoretan. Legena sendatzeko ikerketak ere egin zituen.