Fucik, Julius
Kazetari txekoa (Praga, 1903 - Berlin, 1943). Alderdi komunistako kidea 1921. urtetik aurrera; SESB-en izan zen behin baino gehiagotan eta bere alderdiko Batzorde Goreneko kide izan zen klandestinitatean (1941). Alemaniarrek hiltzera kondenatu eta hil egin zuten. Bakearen saria eman zioten hil ondoren, 1950. urtean. Obrak: Biharra dagoeneko atzo deitzen den lurraldean eta Urkamendira bideko erreportaia (euskarara Elena Ituartek itzulia).