ftaliko, azidoa
Kim. HOOC—C6H4—COOH formula duen azido dikarboxiliko aromatikoa. Naftalenoaren eta bentzinaren oxidazio katalitikoz eratzen da. Kristal itxurako gorputz solidoa da, eta oso erraz urtzen da ur berotan eta alkoholetan. 230° C-tan urtzen da, ura eta ftaliko anhidridoa ematen ditu. Azken hori ere kristal erako solidoa da, eta plastikoa, erretxina eta fenolftaleina prestatzeko erabiltzen da.