Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fruktosa

iz. Kim. Landare askoren fruitu gozoetan eta eztian izaten den azukrea (C6H12O6). Monosakarido bat da, zetohexosa: CH2OH—(CHOH)3—CO—CH2OH. Sakarosa eta beste polisakarido batzuen osagaia da, eta hori dela eta garrantzi handia du bizidunen metabolismoan eta landare askoren energia erreserba da. Artifizialki sakarosa eta beste polisakarido batzuen hidrolisi bidez lortzen da. Beste azukre natural batzuk baino gozoagoa izan arren ez du behar intsulinarik gorputz barruan metabolizatzeko, eta horregatik, diabetikoen janarien osagai da. Bere isomero batek (D-fruktosak) argiaren polarizazio planoa ezkerretara desbideratzen du. Azken hori lebulosa izenez ere ezagutzen da.