France, Anatole François Thibault
Frantses idazlea (Paris, 1844 - Saint-Cyr-sur-Loire). 1881ean egin zen ezaguna Le crime de Sylvestre Bonnard eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen. Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (Les dieux ont soif, 1912), elezaharretan (Thaïs, 1890) eta bere garaiko bizitzan (L’Orme de mall, 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (Vers les temps meilleurs, 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (Crainquebille, 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertzen da (La révolte des anges, 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakusten du (L’île des pingouins, 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (Le livre de mon ami, 1885).
- fraktal
- frakzionario
- framazon
- framazoneria
- franbesia
- France, Anatole François Thibault
- Francesca, Piero della
- Francescatti, Zino
- Francesco di Giorgio Martini
- Franche-Comté
- Franche-Comté