iz. Bot. Papilionazeoen familiako belar landarea, zuztar tente eta adartsukoa (Malilotus officinalis). Hiru orriko hosto horztunak izaten ditu, lore hori usaintsuak sortetan eta 1-4 haziko fruitu lekaduna. Lorea hanturak eta zuldarrak biguntzeko erabili izan da herri sendagintzan.