Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fraide-foka

. iz. Zool. Fozidoen familiako itsas ugaztuna, 3 m inguru luzea, Mediterraneo itsasoan bizi den bakarra (Monachus monachus). Ile motz, gris iluna izaten du bizkar aldean, luzean berdina, baina kolorez zurixka, sabelean. Gorputz-sendoa eta buru-biribila da. 11 hilabeteko ernai aldia iztaen du, eta ume bakarra egiten du aldiko. Arrainak, oskoldunak eta soinberak janez elikatzen da. Desagertzeko arriskuan dago, Mediterraneo itsasoan 500 burutara ez dira iristen, eta harrapatzea debekatuta dago. Itsaso Beltzean, Itsaso Adriatikoan, Kanaria uharteetan eta Afrika mendebalean, eta Karibeko uharteetan bizi da.