Fouquet
edo Foucquet, Nicolas. Frantses politikaria, Luis XIV.aren erreinaldiaren lehen aldiko Finantza ministroa (Paris, 1615 - Pignerol, 1680). Bere dirutik Altxorrari mailegu handiak emanez, erregearen bankari bihurtu zen; mailegu horiekin eta Altxorrarekiko tratuekin aberastu zen. Vauxko gaztelua eraiki eta idazle eta artista sail bat bildu zuen bere inguruan (La Fontaine, Molière, Le Vau, Poussin, Le Brun). Colbertek postua kendu nahi izan zion eta Luis XIV.aren aurrean salatu zuen. Vauxen, erregea bertan zela eskaini zuen festa gehiegizko batek ekarri zion hondamendia, erregeak halako ahalak ikusita mendeku hartu nahi izan baitzuen. Nantesen atxilotu (1661); epaitua eta Pignerol-en preso egotera kondenatu zuten.