Foucauld, Charles-Eugène
(«Aita Foucauld» deitua) Frantses esploratzaile eta misiolaria (Estrasburgo, 1858 - Tamanrasset, 1916). Armadako ofiziala zela, esplorazio bidaia bat egin zuen Marokora (1883-84). 1886an gudarostea utzi eta Notre-Dame-des-Neiges-eko tropan sartu zen (1890). Palestinan, Sirian eta Aljerian egonaldiak egin zituen. Apaiz egin (1901) eta ermitau misiolari egin zen Saharan, hasieran Beni Abbesen, eta gero Tamanrasseten (1905). Senusiek hil zuten. Rennaissance du Maroc (1888, Marokoren Errenazimentua, Duveryer laguntzaile zuela), eta tuaregei buruzko lanak idatzi zituen: Grammaire et Dictionnaire fançais-touareg, Touareg-français, Poésies touaregs, eta erlijio liburuak.
- fotosintesi
- fototeodolito
- fototransistore
- fototropia
- fototropismo
- Foucauld, Charles-Eugène
- Foucault, Léon
- Foucault, Michel
- Fouché, Joseph
- Fougères
- Fougeron, André